TXARAKA, hondakin ez arriskutsuen kudeatzaile lanetan, 1989. urtean hasi zen Markina-Xemeinen.
Hasiera batean, Lea Artibai, Debagoiena, Deba Behea eta Durangaldea eskualdeetan eskeintzen zituen bere zerbitzuak.
2005 urtean, TXARAKA KONTENEDOREAK, S.L. eratzen da, eta merkataritza sozietate bezala, Euskal Herri osora zabaltzen du bere jarduera.
2013ko uztailaren 10ean, TXARAKA KONTENEDOREAK, S.L.ko batzar orokorrak, BIKO – DEBEKO RECYCLING, S.L.. enpresarekin bat egitea erabakitzen du, guztien adostasunarekin, azken hau xurgatuz. Era berean, kapital soziala handiagotzea eta estatutoak aldatzea adostu zen.
Enpresaren jarduera hondakin ez arriskutsuen kudeaketan oinarritzen da, eraikuntza eta igeltseritzako sektore ezberdinetako aridoen garraioan eta birziklatuko aridoen ekoizpena eta salmenta.
Horregatik, TXARAKA KONTENEDOREAK, S.L.-k, arriskutsuak ez diren hondakinak sailkatu eta balioztatzeko instalazio bat kudeatzen du. Instalazio hau Zaldibarren dago, Ibur-erreka izena hartzen duen industrialgunean, eta beste bi delegazio ere baditu: bat, Elgoibarko Arriaga industrialgunean eta bigarrena, Hernaniko Eziago industrialgunean.
Kontenedoreak garraiatzeko sei kamioi katedun eta gakodunak ditu, hondakinak balioztatzeko erabiltzen den makinaria, eta 2,5 m³ eta 35 m³ bitarteko edukiera duten hainbat kontenedore ere.